arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

BTT-IBILBIDE GORRIA

Ibilbide hagitz gogorra eta gorabeheratsua, non 1400m-ko malda pilatzen den 27km-tan. Kilometro guztiak Arantzako lurretatik igarotzen dira, herriko 4 auzoetatik pasatuz.

Lehen 1.5km-ak maldan behera egin ondotik hurrengoak gogorrak dira. Lehenik Itsaszelaietako gainera (500m) ateratzen da, eta handik ezkerretara hartu ondotik, Amekurrunko atakara (660m), hormigoi eta harrizko pista bat segituz. Handik bagadi ikusgarri bat zeharkatuz Ollargarata aldera joaten da, ibilbide polit baina tekniko batean zehar, lurrezko bidaxka bat segituz.

Ondotik Ollargaratarako (640m) jaitsiera dago, bide hagitz zakarra eta teknikoa, harri eta adar ugarirekin, baina gozagarria. Handik, berriz maldan goiti joanen gara, Soragatako gainera iritsi arte (750m) pista segituz. Ondotik, jautsiera luze baino errax bat hasten da, pista bat segituz, desnibel haundikoa, Beratsakunko parajera iritsi arte (250m). Handik, harrizko pista bat segituz, berriz gora aterako gara, Egusutako baserria pasatu ondotik, Pillotasoroko gainera iritsiz (600m).

Handik berriz malda behera joanen gara, belarrezko bidaxka bat segituz, Senberroko bordara iritsiz, (450m) eta bertan berriz maldan goiti joanez, Zepuruko kaskora iritsiko gara (725m). Handik azken jautsiera bakarrik faltako da, Arantzako herrira (272m), jautsiera nahiko tekniko baina polit batekin.

Zirkularra

}

3:11

-

27,04 km.

Oso zaila

)

1.408 m.