arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

BTT-IBILBIDE HORIA

Arantzatik (272 m) abiatu eta Iparraldearekin muga egiten duten parajeetan zehar buelta atsegina. Lehen 17 km-ak errepidez eta tren bidez eginen ditugu Berako Zalain auzoraino (40 m).

Bertan, pista bat hartuz, igoera gogor bat aurkituko dugu Ibardingo lepora iritsi arte (400 m). Bertan, mugako benten artetik maldan behera joanen gara, eta berriro pista batean sartuz, Lizuniagako lepora (240 m) iritsiko gara. Handik, Lizarrietako lepora (460 m) joanen gara, Etxalar eta Sararen arteko mugara, bertan ere benta batzuk aurkituko ditugularik.

Ondotik, maldan behera joanez, Etxalarko benta (80 m) ingurura aterako gara, errepide nagusira iritsiz. Bideari segituz, Igantziko bentara iritsiko gara eta handik buelta berriz Arantzara

Zirkularra

}

4:38

-

53,89 km.

Zaila

)

1.270 m.