arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

BTT-IBILBIDE LARANJA

Abiapuntua: Arantzako herri sarrerako aparkalekua (272 m). Ibilbide gogorra eta luzea, puska batzuetan teknikoa ere bai. Harrizko eta hormigoizko pistak, lurrezko eta belarrezko bidexkak, igoera gogorrak eta jaitsiera teknikoak.

Arantzatik abiatu eta lehen 1,5 km-etan beherantz joanen gara, Arrata ibaia gurutzatu (150 m) eta Pagolletako gainera iritsiz harrizko pista batetik (650 m). Handik gainez gain Eskasera aterako gara (750 m). Handik, jaitsiera tekniko bat segituz, Domikoko urtegira iritsiko gara (500 m), eta eskuinera biratuz, pista batetik zehar Lesakara (80 m) iritsiko gara.

Handik Lesakako bentara iritsiko gara errepidez, eta bertan tren bidean sartuko gara, 13 km-tan bertan segituz. Sunbillako Auloa (105 m) baserrira iristean eskuinera hartuko dugu, eta maldan gora abiatuko gara, Bulatsegira (586 m) iritsiz. Bertan, bidexka tekniko batean sartuko gara, jaitsiera zakar baina polit batean. Azkenik, berriz pistara atera eta Arantzara iritsiko gara bueltan.

Zirkularra

}

4:50

-

44,86 km.

Zaila

)

1.145 m.